Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
A. López de Munain eta J.F. Martí Massó neurologoek 'Geneak eta dementzia' hitzaldia eskainiko dute
2016-11-02

A. López de Munain eta J.F. Martí Massó neurologoek 'Geneak eta dementzia' hitzaldia eskainiko dute

Hitzaldia Donostia 2016k eta Jakiundek antolatu dute, Laboral Kutxaren laguntzaz. Erronkak / Desafíos programaren Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa zikloan kokatuta dago.

Jardunaldia azaroaren 8an izango da, asteartea, 19:30ean, San Telmo Museoan.

Donostia 2016k eta Jakiundek Geneak eta dementzia hitzaldia aurkeztu dute. Datorren asteartean, azaroak 8, izango da, 19:30ean, San Telmo Museoan. Biodonostia Ikerguneko neurologo López de Munain doktoreak emango du hitzaldia, eta Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa zikloko koordinatzaile Martí Massó doktoreak lagunduko dio. Ziklo hori Jakiundek DSS2016EUrako diseinatutako Erronkak / Desafíos programaren parte da.

Hitzaldirako sarrera dohainik izango da, jarleku kopurua bete arte.

Geneak eta dementzia

Pazienteen senideek heredagarria al den galdetzen diete askotan neurologoei. Erantzuna oso konplexua da, eta medikuek ere ez dakite ziur heredagarria den ala ez. Jakin badakigu zenbait dementzia gaixotasun «monogenikoek» eragiten dituztela. Horrek esan nahi du gene baten asaldurak zahartzaroan gaixotasun neuroendekatzaile bat eragin dezakeela. Bestalde, zenbait gaixotasun, adibidez Alzheimerra, hainbat generen asaldurak sortzen dituzte. Gaixotasun neuroendekatzaile bat jasateko arriskua handiagoa da familia bereko kideen artean, arrisku genetikoko faktoreengatik ziurrenik. Hala ere, azterketa genetikoak gero eta ohikoagoak dira eta zahartzaroan gaixotasunen bat jasateko arriskua haurtzaroan bertan jakiteko aukera gehiago ditugu.

Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa zikloa

Biztanleriaren zahartzea eta adinduei eman beharreko arreta dira gure inguruko gizarteek duten erronka garrantzitsuenetariko bat. Gizakion bizi-itxaropena luzatzen doan ahala, geroz eta gehiago dira zaindu behar ditugun adinekoak. Zahartzaroko gaixotasun neurologikoek asko baldintzatzen dute gaixotasun horiek dituzten pertsonen, haien familien eta gizartearen bizi-kalitatea.

Alzheimer gaitxotasuna, Parkinsonen gaitza eta garun-hodietako eritasunak oso ohikoak dira zahartzaroan eta, hori dela eta, ezinbestekoa da haien prebentziorako osasun arloko adituek egiten dituzten gomendioak ezagutzea, eta gaixotasun horiek dituzten pertsonenganako arreta hobetzea.

Kontu horiek guztiak landuko dira hitzaldi-ziklo honetan. Bertan sei neurologo ari dira parte hartzen eta J.F. Martí Massó neurologoak koordinatzen du.

 

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.