Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
‘Gure hormek’ dokumentala bi jaialditan saritu dute
2016-11-24

‘Gure hormek’ dokumentala bi jaialditan saritu dute

Maria Elorza eta Maider Fernandezek osatzen duten Las Chicas de Pasaik kolektiboak Hormek diote proiekturako sortutako Gure Hormek filma Bilbo eta Bartzelonako bi jaialditan saritu dute. Film laburrak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du azaroaren 18tik 25era ospatu den ZINEBIren 58. edizioan (Bilboko Zine Dokumental Eta Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldia), baita film laburren gidoi onenari ohorezko GAC saria ere L’Alternativa (Festival de Cine Independiente de Barcelona) jaialdiaren 23. edizioan.

Gainera, dokumentala CORTADA (Vitoria-Gasteizko film laburren jaialdia) jaialdian parte hartzeko hautatu dute eta Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldiaren parte izan da, Zabaltegi-Tabakalera sailean.

Gure hormek etxeko hormak hartzen ditu abiapuntu bezala, emakumeen esparruari buruzko gogoeta zolia egiteko

Abenduan dokumentala berriro ikusteko aukera izango dugu, Hormek diote proiektuaren beste hiru ikus-entzunezkorekin batera, Intxaurrondon, Trintxerpen, Errenterian, Egian eta Altzan.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.