Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
'Adiorik gabe' proiektuko hirugarren eta azken ekitaldirako gonbidapenak erreserbatzeko aukera dago dagoeneko
2016-11-28

'Adiorik gabe' proiektuko hirugarren eta azken ekitaldirako gonbidapenak erreserbatzeko aukera dago dagoeneko

Donostia 2016ren Adiorik gabe proiektuak artea indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak oroitzeko baliatzen du.

Emanaldia abenduaren 18an izango da, igandea, Kursaaleko Ganbara Aretoan.

Ekitaldi horretan, Mª José Bravo del Valle, Ramón Díaz García, Francisco Javier Gómez Elosegui eta Ángel Jesús Mota Iglesias oroituko dira.

Teresa Calo, Mireia Gabilondo, Joxan Goikoetxea eta Iñaki Salvador artistak biktimen senideekin lan egiten ari dira, ekitaldia osatuko duten lau piezak sortzeko.

Adiorik gabe2x1 antzokizaharra

Publikoak eta biktimen senideek Donostia 2016ren Adiorik gabe proiektuko lehenengo bi ekitaldiei harrera ona egin ondoren, abenduaren 18an, igandea, hirugarren eta azken errezitaldia egingo da. Hitzordua 12:00etan izango da, Kursaalen, eta dagoeneko gonbidapenak eskatzeko aukera dago, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoaren edo 943 483 344 telefonoaren bidez.

Adiorik gabe programaren helburua honakoa da: hamalau biktimaren memoria musikal eta literarioaren bidez indarkeriaren biktimak omentzeko hiru errezitaldi antolatzea. Datorren igandean, abenduak 18, Mª José Bravo del Valle, Ramón Díaz García, Francisco Javier Gómez Elosegui eta Ángel Jesús Mota Iglesias oroituko dira. DSS2016EU eta proiektuan parte hartzen ari diren artistak biktimen senideekin biltzen eta lan egiten ari dira, haien testigantzaren bitartez omendutako pertsonen sentimen musikal eta literarioak ezagutzeko. Hala, pieza eszeniko batzuk ex profeso sortu, eta Kursaalen eskainiko dira. Emaitza publikoa familien parte-hartze aktiboa izan duen prozesu baten eszenaratzea izango da.

Familiak hautatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri. Donostia, 1960-2010 dokumentua erabili da. Gipuzkoako hiriburua gure lurraldean indarkeriak gehien kaltetu duen hiria izanik (131 hildako, aipatutako dokumentuaren arabera), Adiorik gabe Donostia 2016k hasi eta beste batzuek (esaterako, Udalak) jarrai dezaketen legatu bezala planteatu eta proposatu da.

Lau artista ari dira prozesu guztia familiekin batera egiten, bai eta eskainiko diren piezak haien laguntzarekin sortzen ere. Iñaki Salvador eta Joxan Goikoetxea musikari eta konpositoreak eta Mireia Gabilondo eta Teresa Calo dramagile, gidoilari, zuzendari eta aktoreak dira esandako artistak. Artista bakoitza familia batekin ari da lanean ekitaldi horretarako, eta beraz, biktima bakoitza gogoratzeko pieza pertsonalizatu bat sortzen.

Proiektu honetan diseinatu eta ezarri den lan-prozesu berritzailea beste erakunde eta administrazio batzuk biktimak gogoratzeko eta omentzeko lantzen ari diren bideei gehitzen zaie. Kasu honetan, Hiriburutzak lantzen dituen tresnez baliatzen da eta erreparazioa helburu duen elkarrizketa inklusiboko partaidetza-prozesu batean oinarrituta dago.

Gonbidapenak

Ekitaldia doakoa da, baina gonbidapenak eskatu behar dira, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoaren edo 943 483 344 telefonoaren bitartez.

Adiorik gabe proiektuko beste ekitaldiak

Uztailaren 2an, larunbata, Adiorik gabe proiektuko lehenengo emanaldia egin zen. Emanaldi horretan, Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Garate, Garrido-Velasco familia eta Eugenio Olaciregui Borda gogoratu ziren, Antzoki Zaharrean.

Bigarren ekitaldia urriaren 30ean egin zen, Musikenen. Ekitaldi hartan, Jerónimo Vera García, Aureliano Calvo Val, Tomás Alba Irazusta eta Enrique Casas Vila omendu ziren.

Bi kasuetan, bai omendutako pertsonen senideen balorazioa bai bertaratutako ikusleena oso positiboa izan da.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.