Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Donostia 2016k bakearen aldeko UPV/EHU eta Gune Irekiak-en 'Ehunberri' ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu
2016-12-04

Donostia 2016k bakearen aldeko UPV/EHU eta Gune Irekiak-en 'Ehunberri' ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu

Ehunberri, Donostia 2016k, EHUko Gatazkak Ebazteko katedrak eta Gune Irekiak elkarteak bultzatuta, ikertzeko eta parte hartzeko prozesu bat da, eta Euskadin bakea lortzen lagundu nahi du.

Ikerketa 2015 eta 2016 artean egin da, eta bakerako lau funtsezko aktore edo aldaketa-eragile hartu ditu ardatz: erakunde eta mugimendu bakezaleak, EHUko irakasleak eta ikertzaileak, komunikabide desberdinetako kazetariak eta biktimen erreparazio osoan adituak diren pertsonak.

Abenduaren 14ean mahai-inguru bat izango da, eta bertan honako hauek parte hartuko dute: Xavi Mínguez Alcaide, proiektuaren koordinatzailea; Martxelo Otamendi, Berria egunkariaren zuzendaria; Maixabel Lasa, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoko zuzendari ohia; Ramón Alzate, EHUko Gatazkak Ebazteko katedraduna; eta Elvira García, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazteriaren Kontseiluko bake-teknikoa.

Donostia 2016k eta Gune Irekiak elkarteak, Ehunberri proiektuaren sustatzaileak EHUrekin batera, proiektuaren ikerketaren ondorio nagusiak aurkeztu dituzte gaur; ikerketa azken bi urte hauetan egin da, eta bakerako lau funtsezko aktore edo aldaketa-eragile hartu ditu ardatz: euskal erakunde eta mugimendu bakezaleak, EHUko irakasleak eta ikertzaileak, komunikabide desberdinetako kazetariak eta biktimen erreparazio osoan adituak diren pertsonak.

Ehun pertsona baino gehiagok hartu du parte ikerketan, elkarrizketa, foku-talde eta elkarrizketarako espazioen bitartez. Zehazki, 44k erakunde eta mugimendu sozialekin egindako lan-prozesuan, 28k UPV/EHUn egin den lanean, 21ek kazetariekin egindako ikerketan eta 8k biktimen erreparazio osoari buruzko ikerketa batean.

Ikerketaren helburuak

Ikerketaren helburu nagusia Euskadin bakea lortzen laguntzea da, ezagutza eraikitzea, parte-hartzea eta elkarrizketa abiapuntu, eta helburu espezifiko batzuen inguruan inplementatu da lan egin deneko esparru bakoitzerako.

Euskal erakunde eta mugimendu bakezaleen kasuan, hasierako helburua bakearen eta giza eskubideen alde lan egiten duten euskal eragileak ahalduntzen laguntzea zen; erakunde sozialek bakearen alde egindako esperientziak nabarmentzea, eta gizarte zibil antolatutik bakearen aldeko zereginaren orainari eta etorkizunari buruzko ikuspegiak partekatzea. EHUri dagokionez, helburu espezifikoa unibertsitatetik bakearen alde egin daitezkeen ekarpenei buruzko ezagutzak eta ideiak partekatzea zen. Komunikabideak direla-eta, Euskadiko gatazka eta arrazoi politikoengatiko indarkeriaren esparruan zuten papera, eta bakea eraikitzeari egin diezazkioketen ekarpenak ezagutu nahi ziren. Azkenik, arrazoi politikoengatiko indarkeriaren biktimekin lotuta, helburua horien erreparazio osoari buruzko gomendioak ekartzea zen.

Gainera, Ehunberri proiektuak lau esparruetako pertsonak batzeko lan-espazioak abian jartzea ere badu helburu, sinergiak sortzeko.

Ikerketaren emaitzak

Ikerketan jasotako lekukotzetatik eratorritako emaitzak hiru zatitan banatzen dira: bakeari begirako osagai hautemangarriak edo ekarpenak Euskadin; gatazkako taldeetako bakoitzak izan duen paperari buruzko osagai kritikoak, eta aktore edo eragile hauek bakea eraikitzeko egin ditzaketen ekarpenei buruzko proposamenak. Ondorio hauen laburpen bat atxikitako dokumentuan aurki daiteke.

Ikerketaren osotasuna hainbat argitalpenetan jaso da, Ehunberri kuadernoetan, alegia. Donostia 2016ren webgunean deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz.

Ikerketaren aurkezpen publikoa

Abenduaren 14ean, asteazkena, 19:00etan, EHUko Psikologia fakultateko Gradu aretoan, ikerketaren aurkezpen publikoa izango da. Ekitaldian, Xavi Mínguez Alcaide proiektuaren koordinatzaileak izandako emaitza nagusien aurkezpena egingo du, eta ondoren, mahai-inguru bat izango da Euskadiko bakearen eta bizikidetzaren inguruan hitz egiteko. Honako hauek izango dira parte-hartzaileak: Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria; Maixabel Lasa, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoko zuzendari ohia; Ramón Alzate, EHUko Gatazkak Ebazteko katedradun emeritua; eta Elvira García, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko bake-teknikaria. Sarrera libre izango da lekuak bete arte.

 

Dokumentuak

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.