Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Donostia 2016k publikoen garapenari buruzko azterlan baten aurkezpenean hartu du parte  Stockholmen
2017-02-22

Donostia 2016k publikoen garapenari buruzko azterlan baten aurkezpenean hartu du parte Stockholmen

Europako Batzordeak sustatu du ekimena eta hainbat kide ditu, besteak beste, Intercult eta Culture Action Europe. Publikoen garapenaren esparruan aditu diren hainbat nazionalitatetako pertsona talde batek ere parte hartu du eta horien artean DSS2016EUko ordezkari bat izan da.

hazitegiak1240

 Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak, «Publikoen garapena. Nola bihurtu publikoak kultura-erakundeen muin» azterlanaren jendaurreko aurkezpenean parte hartu du, Stockholmen. Hori, DSS2016EUk eta Donostia Kulturak parte hartzen duten Corners of Europe europar plataformak antolatutako Corners Audience Links mintegiaren barruan kokatzen da. Europako Batzordeak sustatu du azterketa (Hezkuntza eta Kulturarako Administrazio Kontseilu Nagusia) eta hainbat kide ditu, besteak beste, Intercult eta Culture Action Europe. Publikoen garapenaren esparruan aditu diren hainbat nazionalitatetako pertsona talde batek ere parte hartu du; horien artean Iker Tolosa dago, Donostia 2016ko Hazitegiak kaiko arduraduna.

Ikerketa Europako ikuspegitik egin da eta kontinente osoko kultura-erakundeen artean zabalduko da. Halaber, Creative Europe programak sustatutako datozen deialdietan irizpideak finkatzeko oinarri gisa erabiliko da.

Mintegian, lau egunez, Europa osoko audientziekiko loturari buruzko metodo berritzaileak aztertuko dira, Italiako, Suediako, Euskal Herriko, Erresuma Batuko, Lituaniako, Letoniako eta Poloniako hainbat profesional partaide direla.

Corners plataforma bai publikoen eta baita artisten inguruko alorretan ere aritzen da lanean. Hori dela eta, Donostia 2016ren programazio barruan 2016ko irailean  hainbat nazionalitatetako 30 artista inguruk parte hartu zuten Amara auzoan egin ziren Corners of Europeren 11 proiektuetan.

 

7736 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.