Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
«Eresoinka 1937-1939» erakusketa Baionako Euskal Museoan ikusgai
2017-03-03

«Eresoinka 1937-1939» erakusketa Baionako Euskal Museoan ikusgai

Baionako Euskal Museoak “Eresoinka 1937-1939” erakusketa hartuko du martxoaren 4a eta apirilaren 30a bitartean, Donostia eta Saratik pasa ostean.

Atzera begirako erakusketak Eresoinka Enbaxada Kulturala omentzea du xede, euskal historia eta kultura Europan zabaltzeko egin zuen lanarengatik.

 

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak, Eresoinka Enbaxada Kulturala ekarriko du gogora Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango den erakusketaren bidez. DSS2016EUren Corale proiektuaren baitan kokatzen den egitasmo honetan parte hartu dute Inesferak, Sarako Ondareak, Eresbilek, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak eta Dantzaz konpainiak, eta Obra Social “La Caixa”ren laguntzarekin gauzatu da. Inaugurazio ekitaldia gaur arratsaldean izango da, 18:30etik aurrera.

Gernika bonbardatu eta Bilbo galdu ostean, 1937. urtean, Eusko Jaurlaritzak Santander aldera jo zuen. Bertan, Jose Antonio Agirre lehendakariak gutun bat idatzi zion Gabriel Olaizola euskal musikariari, kultura-proiektu bat presta zezan euskal kultura-nortasuna gordetzeko eta hurbiltzen ari zen basakeriaren berri emateko.

Olaizolak garai hartako dantzari, musikari, abeslari eta artista plastiko onenak bildu zituen Saran; besteak beste, artean gazte zen Luis Mariano eta Pepita Enbil. Ikuskizun bat prestatu zuen, Europa osoan barrena zabaltzeko. Taldeak, arrakasta handia izan zuen eta Europako antzokietan barrena jardun zuen, hala nola, Londres, Brusela edota Parisen. 1939. urtean, II. Mundu Gerra hasi zenean Ameriketara eraman behar zituen trasatlantikoak Europara itzuli behar izan zuen gerra piztu zelako orduantxe. Urte hartan bertan desegingo zen Eresoinka.


Erakusketa

“Eresoinka 1937-1939” erakusketa Baionako Euskal Museoan izango da ikusgai martxoaren 4a eta apirilaren 30a bitartean. Lehenago, Donostiako Okendo Kultur Etxean eta Sarako Luberri aretan izan da.

Philippe Regnierren ikerketa lanean oinarrituta eta Eresoinkako kide Jesus Eloseguiren argazkiak erabiliz, erakusketa honek erbesteratuek Europa osoan egin zuten bi urteko bira arrakastatsu hura nola bizi izan zuten erakusten digu. Dokumentazio grafikoaren, ikus-entzunezkoen eta garai hartako artikuluen bidez, Eresoinkak enbaxada kulturalaren erbesteko bizimodua erakutsiko du; gerra garaietako erbesteko bizimodua, alegia.

248 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.