Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Kontratatzeko barne jarraibideak

Kontratatzeko barne jarraibideak

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioaren kontratazio arloko jarduerari buruzko informaziora sarbide publikoa egon dadin eta, oro har, gardentasuna bermatzeko, eta betiere Sektore Publikoko Kontratuen Legeak hala eskatzen duenetan publizitatea egiteko beste bitartekoak erabiltzeari utzi gabe, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioak webgune honen bitartez honako hau hedatu nahi du:

  • Kontrataziorako barne-argibideak
  • Kontratuen eskaintzen iragarkiak, salbu kontratu txikiak eta negoziatuak, publizitaterik gabekoak.
  • Kontratuen esleitzeak, kontratu txikiak izan ezik.
  • Erregulazio harmonizatuaren araberako kontratuen formalizazioa.

Kode irekiko kultura sustatzeko, Donostiaren 2016ko Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren helburu nagusietako bat, eta, hortaz, baita Fundazioarena ere, kontrataziorako honako irizpidea ezarri da: Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu Fundazioa izango da edozein kontratistarekin edo esleipendunekin sinatutako edozein motatako kontratu batetik erator daitezkeen Jabetza Intelektual edo Industrialen jabe, azken helburua izanik sortutako eduki horiek herritarrekin partekatzea eta herritarrek erabil ahal izatea; hiriaren kultur ondare bilakatzea, azken batean. Horregatik, idatziko ditugun baldintza-agiriek, edo horietatik eratorritako kontratuek, aipatu eskubideen ematea espresuki aurreikusiko duen klausula bat barne hartuko dute.

Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioaren kontratazioko barne jarraibideak (.pdf)