Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
2016-09-13

Jennifer Millerrek, Circus Amoken sortzaileak, performanceari eta antzerki sozialari buruzko jardunaldi batzuk zuzenduko ditu Bilbon

Circus Amok New Yorkeko zirko- eta antzerki-konpainia bat da, eta doako arte publikoa eskaintzea eta justizia sozialari buruzko gaur egungo gaiak jorratzea ditu helburu.

Bilboko Pabellón 6en egingo dira jardunaldiak, irailaren 22an eta 23an, Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k antolatutako Itsasoratze artibista proiektuaren barruan.

Irailaren 22an eta 23an, performanceari eta antzerki sozialari buruzko jardunaldiak egingo dira Bilboko Pabellón 6en, Gernika Gogoratuz zentroak, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k antolatutako Itsasoratze artibista proiektuaren barruan.

Jennifer Millerrek zuzenduko ditu jardunaldiak, Circus Amoken sortzaile eta zuzendari artistikoak. Circus Amok New Yorkeko zirko- eta antzerki-konpainia bat da, eta doako arte publikoa eskaintzea eta justizia sozialari buruzko gaur egungo gaiak jorratzea ditu helburu. Ostiraleko tailerreko parte-hartzaileek performance bat prestatuko dute Jennifer Millerren zuzendaritzapean, eta laborategiaren ondoren antzeztuko dute.

Circus Amokeko kolektiboak bat eginik dirau 1989tik, urte hauetan guztietan ikuskizun politikoak New Yorkeko zenbait auzoetara eramanez. Ohiko zirku teknikak ―hala nola funanbulismoa, malabarismoa, akrobaziak, trikimakoak edo pailazoak― diziplina berriekin uztartzen ditu ―dantza berria, tamaina naturaleko txotxongiloak, musika, inprobisazioko teknika zahar eta berritzaileak, narratiba zatikatua edo zirkurako esanahi berrien sorkuntza besteak beste― hiriko kale, parke eta patioetan zehar. Circus Amoken emanaldiak dibertigarri, garratz, probokatzaile eta xelebreak dira oso. Circus Amokek, ospakizun bitxi batez gozatzen den bitartean, publikoari elkarrekintza eta ahalduntze komunitario handiagoko bizitza imajinatzera gonbidatzen dio.

Jardunaldien egitaraua:

Irailak 22, osteguna, 18:00etatik 21:00etara. Elkarrizketa Biribila Circus Amok-en sortzaile eta zuzendaria dan Jennifer Millerregaz batera.

Irailak 23, ostirala, 15:00etatik 20:00etara. Laborategi Saioa Jennifer Millerren eskutik. Berarekin batera bertaratutakoek performance parte-hartzaile bat prestatu eta tailerraren ostean antzeztu egingo dute Pabellón 6en.

Informazio gehiago eta izen-ematea: 688 899 950 zenbakian, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailean eta pabellón 6ren webgunean: http://pabellon6.org/event/performance-y-teatro-social/?lang=eu.

Ekimen hau Itsasoratze artibista ekimenaren barruan dago, artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik gabea ardatz duen ekimena gaur egungo premia sozialei afektibo eta efektiboki ekiteko, ikerkuntza, parte-hartzea eta erakusketa direla medio. Proiektua, Donostia2016ren Bakearen itsasargiaren, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren argipean jaioa, 2016an egingo diren nazioarteko zortzi topaketetan eta forum batean gehi beste hainbat ekintza osagaitan datza.

Jennifer Millerri buruz

Jennifer Millerrek, Circus Amokeko sortzaile eta zuzendari artistikoak, dantza, antzerki eta zirku formatu alternatiboetan lan egin du hogei urte baino gehiagotan. Millerrek 2008ko Ethyl Eichelberger saria jaso zuen, eta Circus Amokekin egindako lana Bessie dantza eta performanceko sari newyorktarrarekin saritua izan zen 1995ean, eta Broadway ligaz kanpoko saria den OBIE batekin 2000ean. Circus Amok izan zen 2002ko Un Cirque à New York frantziar dokumentalaren gaia zein 2004ko Juggling Politics (Malabaren politika) brasildar dokumentalarena. Millerrek Cathy Weis, Jeff Weis, Jenny Monson, John Jasperse, Johanna Boyce, Doug Elkns eta They Won’t Shut-up-ekin jardun du, besteak beste. Zazpi denboralditan zehar Coney Island Circus Sideshow-en ere lan egin zuen.

Morphadyke eta Free Toasters Everyday bere ikuskizun bakarlariak Estatu Batuen barruan eta kanpoan antzeztu ditu. Generoari eta antzezpenari buruzko hainbat komite eta konferentzia akademikoetan parte hartu du, eta Jerry Springer, Joan Rivers zein RuPaul-en telebista-programetan izan da elkarrizketatua. Beka ugari ere eman zaizkio, hala bere bakarkako lanerako nola Circus Amokerako: Creative Time, Arte Performatiboetarako Franklin Furnace Fundazioa, Nancy Quinn Fundazioa, Arteetarako New York Fundazioa, Jerome Fundazioa, Gunk, Open Meadows, Puffin, New Yorkeko Kultur Aferetako Departamentua (DCLA), eta Arteen Funts Nazionala (the National Endowment for the Arts). Movement Research dantza eta mugimenduaren gaineko nazioarteko laborategiko artista egoiliarra izan da; halaber, Cal Arts-en, New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) eta Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) irakatsi egin du, eta gaur egun, Pratt Institutuko irakaslea da.