Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
2017-03-10

Donostia 2016k kultur berrikuntzaren munduko azokarik handienean aurkeztuko du Hiriburutza, Europar Batasunak gonbidatuta

Joe Biden, AEBetako presidenteorde ohiak gaur inauguratu duen “South by Southwest”-ek nazioarteko kulturaren liderrak elkartuko ditu 10 egunez Austinen (Texas)

Fundazioaren Kultur Zuzendari den Xabier Payak hitzaldi batzuetan hartuko du parte Los Angeles eta Austineko kultur politiken buruzagiekin batera

Donostia 2016k joan den urtean garatu zituen Hiriburutzaren edukiak aurkeztuko ditu kultur berrikuntzaren munduko azokarik handienean, South by Southwest delakoan. Aipatu azoka etorkizunerako mundu mailako kultur industriaren lan-ildoak ezartzen dituen elkartze erraldoia da, eta Hollywoodeko aktoreak, kultur buruzagiak, ekintzaile digitalak eta artistak elkartzen ditu urtero Austinen (Texas).

Europar Batasunak gonbita luzatu dio Donostiako Hiriburutzari, eta baita Mons 2015i ere, hiri sortzaileen arloan europar proiektuen adibide gisa azokan parte har dezaten. Donostia 2016ko Kultur Zuzendari Xabier Payak Creative Cities: Rethinking City Challenges through Culture and Innovation izenburupean aurkeztuko ditu Donostiako hiriburutzaren edukiak. Berarekin batera, Edgar García, Los Angeleseko Arts and Culture-eko ordezkariak, Jim Butler, Austin hiriko kultur buruzagiak eta Pascal Keiser, Mons 2015eko ordezkariak hartuko dute parte.

Joe Biden, AEBetako presidenteorde ohiak gaur inauguratu duen South by Southwest-ek hartzen duen Europar Batasunak antolaturiko hiri sortzaileei buruzko elkartze honen helburua zera da, ekonomia sortzailea “berrikuntzarako, ekintzailetzarako eta asmamenerako katalizatzaile” gisa erabiltzea. Horrez gain, “kulturaren bidez berrasmatu diren europar eta estatubatuar hiritako kasu arrakastatsu ezberdinak” ere alderatuko dira aipatu elkartzean.

Kultur industriako pertsonaia ospetsuentzat urteroko hitzordua da South by Southwest, hala nola Ryan Gosling edo Tilda Swinton-entzat, eta hiru arlo nagusitan banatzen ditu bere edukiak: Musika, Ikus-entzunezkoak eta Elkarreragileak. Azken atal hau bere sektoreko handiena da nazioartean. Joan den urteko ekitaldian, Barack Obama AEBetako presidente ohiak hitzaldi bat eskaini zuen, Estatu Batuetako teknologia-industria indartsuari sareetako pribatutasunaren eta segurtasunaren arteko harremana orekatzen lagun dezan eskatzeko.

Eskainiko duen hitzaldian, Xabier Payak kulturaren bidez elkarbizitza sustatzeko batez ere joan den urtean Gipuzkoan garatu zen proiektua aurkeztuko die europar buruzagiei, eta baita arlo ezberdinetan izan duen eragina ere, berezkoak dituen arteetan, antzerkian edo zineman, esaterako, eta baita ekintzailetzarekin erlazionaturiko beste arlo batzuetan ere.

.