Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
2017-04-03

Donostia 2016k gida bat aurkeztuko dio hezkuntza-komunitateari eskolan hiria berriz pentsatzen laguntzeko

Proiektua Bizitzaren itsasargiaren Haurbanistak proiektuaren ondare bat da, eta Maushaus kolektiboak egin du

Gidak «1,2,3 haURBANistak - Zure hiria begiratzeko eta pentsatzeko hiru modu» izenburua du, eta irakasleei oinarrizko hezkuntzan arkitektura, artea eta hirigintza nola sartu erakutsiko die

Donostia 2016k, bihar, irakasleei, ikastetxetako arduradunei eta hezkuntza-munduko beste profesional batzuei Maushaus kolektiboak egindako gida bat aurkeztuko die. Gida horrek hirigintza parte-hartzailea ikasgeletan, oinarrizko hezkuntzan zehar, nola sartu erakusten du, eta hiria pentsatzeko eta berriz pentsatzeko hiru metodo azaltzen ditu.

Gida Haurbanistak proiektatuaren ondorio gisa aurkezten da. Haurbanistak duela bost urte Olatu Talka jaialdiaren baitan sortu zen ekimen bat da; urteko jarraipen bat izan du, eta Gipuzkoako haurrei hirigintzan barneratzeko, hiriak ulertzeko eta hiriaren testuinguruaren ikuspegi osoa eta konplexua osatzeko bideak erakutsi dizkie.

Orain, Donostia 2016ren eta Maushaus kolektiboaren proiektuak hezkuntza-komunitatearen baliabideak zabaldu nahi dituen ondare bat aurkeztuko du, smart city delakoek markatuta egongo den XXI. mende batean funtsezko izango direla irizten den diziplina batzuk sartuz.

Aurkezpena apirilaren 4an izango da, 15:00etan, San Telmo Museoko ekitaldi aretoan, eta irakasleei zuzenduta badago ere, interesa duen edozein pertsonak parte ahal izango du.

Argitalpena –500 kopia eman dira argitara– irakasleek erabiltzeko gida bat da. Bere edukia hiru metodologiatan banatuta dago, hiria hiru ikuspegi desberdinetatik ulertzen irakasteko: goitik begiratuta, kaletik bertatik eta irudimenarekin hegan eginez.

Gainera, hainbat tresna eta baliabide hezitzaile erakusten ditu, ikasleei ezagutza helarazteko.Argitalpena doan banatuko da ikastetxeetan eta liburutegietan, eta osorik deskarga daiteke ere.

Haurbanistak

Haurbanistak proiektuaren lehen deialdian, 2012an, bost zentrok parte hartu zuten. Harrera ona izanik, bigarren deialdi bat egin zen 2013an, eta parte-hartzea handitu egin zen: 12 zentrok parte hartu zuen. 2015/2016 ikasturtean zehar, proiektua sendotu egin zen, 15 zentrok parte hartu baitzuten, eta 1.000 ikaslek baino gehiagok, eta eduki eta jarduera berriak izan zituen. 2016ko ekainean, prozesu eta emaitza guztiak San Telmo Museoko Laborategia aretoko erakusketa kolektibo batean erakutsi ziren.

Programaren helburuen artean, honako hauek daude: hiriaren egiturarekin harremanetan jartzea, analisirako gaitasuna praktikan jartzea, irakasleen laguntza, ikasgeletan metodologia berriak hartzea, ikasleen gaitasuna sustatzea eta haiek krisia kudeatzeko prestatzea.

Orain arte, 8 eta 14 arteko 2.000 ikasle baino gehiago jarri da bere hiriaren egiturarekin eta beren teknika plastikoen, eskulan-lantegien, jolasaren lantegien eta behatzeko eta aztertzeko jardueren lantegien bidezko sormen-mekanismoekin harremanetan. Helburu nagusia irakasleak eta ikasleak beren hiriaren ezagutzen eta diseinuan sartzea da, eta hiri-ekologiaren irakaskuntzari lotutako heziketa-modu berrietan sakontzeko aparteko espazio bat ematea.

 

 

Dokumentuak