Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
2017-05-03

Espainiako Zinematekak `Kalebegiak´ proiektatuko du bihar

Atera Films arduratzen ari da Donostia 2016k eta Moriarti Produkzioak ekoiztutako film honen banaketaz

Filma 21:30tan emango da Madrilgo Doré zinema historikoan

Imanol Uribe eta Borja Cobeaga zinematekara hurbilduko dira

Espainiako Zinematekak Kalebegiak proiektatuko du bihar. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren eta Moriarti Produkzioak-en koprodukzio bat da filma, eta Gipuzkoako hiriburuaren erretratu bat da, bizikidetzaren ispiluaren bidez erakutsia. Zinemako profesional ezagunek eta tokiko promesa gazteek hartu zuten parte proiektuan.

Aurreko hilabetean Nanteseko Zinema Espainiarreko jaialdiari amaiera bikaina eman ostean, 21:30ean proiektatuko dute bihar Atera Films banatzen ari den filma. Madrilgo Doré zineman izango da, hau da, Espainiako zinemagintzaren tenpluetako batean.

‘Kalebegiak’-en parte hartu duten zenbait profesional ospetsu zinematekara gerturatuko dira, Imanol Uribe eta Borja Cobeaga besteak beste.

Filma nazioarteko hainbat zinema-jaialditan izan da ikusgai: AEBko Key West Film Festivalen, Herbeheretako Nijmegen Film Festivalen edo Erresuma Batuko ¡Viva! Spanish & Latin American Festivalen.

Kalebegiak proiektu kolektiboa da, Donostian kokatutako edo inspiratutako hamabi istorioz osatua. Zinemagile hauek hartu dute parte: Koldo Almandoz, Asier Altuna, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Las chicas de Pasaik (María Elorza eta Maider Fernández Iriarte), Borja Cobeaga, Telmo Esnal, Isabel Herguera, Ekain Irigoien, Julio Medem, Izibene Oñederra, Gracia Querejeta eta Imanol Uribe.

Aipatutako zinemagileen eskutik hirian barrena ibiliko gara, donostiarren alboan. Hamabi zatiokin osatu da pantailan hain ondo ematen duen Donostiaren erretratua.

Gainera, belaunaldi desberdinetako profesionalak bildu dira. Eta kontuan hartzekoa da grabaketa bakoitzeko parte-hartzaileen erdia gutxienez proiektuaren ideia sortu zen Larrotxene Kultur Etxeko ikasleak direla. Donostia 2016 eta Moriarti Produkzioak talentu berriari balioa ematen ahalegindu dira, eta zinemagile gazteei aukera eman diete Imanol Uribe, Julio Medem, Gracia Querejeta eta Daniel Calparsoro eskarmentu handikoekin batera proiektu berean aritzeko. Horiek guztiak euskal zinemagintzako erreferentziak dira, eta ikusleek kalitatezko lana topatuko dutenaren berme.

Dokumentala, animaziozko zinema eta fikzioa baliatu dira proiektuan. Hala, estilo-aniztasuna nahita bilatu da, bai eta proiektu aberasgarriagoa lortu ere.