Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
2017-05-15

Kultur jardueren ebaluazioa Donostia 2016 jardunaldien ardatz izango da

Topaketak maiatzaren 18an eta 19an izango dira, EHUko Carlos Santamaria zentroan

Programak Hiriburutzaren eta proiektu zehatz batzuen ebaluazio orokorra hartzen du barnean

Beste pertsona ospetsu batzuen artean Steve Green izango da bertan, Europako kultur hiriburuetan aditua

Kultur jardueren ebaluazioa, horien onurak eta ikasketak Donostia 2016k antolatu dituen jardunaldietako programaren zati handi baten ardatz izango dira. Topaketak maiatzaren 18an eta 19an izango dira, EHUko Carlos Santamaria zentroan.

Programak, halaber, Hiriburutzak egindako ebaluazio-prozesuaren emaitzak hartuko ditu barnean, hala nola proiektu batzuen ebaluazioa eta programako beste esparru batzuk, eta beste pertsona ospetsu batzuen artean Steve Green izango da bertan, Europako kultur hiriburuetan aditua.

Donostia 2016 Fundazioak programaren edukiak diseinatu ditu, Hiriburutzaren emaitzak gizarteratzeak zer garrantzi duen kontuan hartuta. Elkarrizketarako esparru bat sortuko da, ebaluazioaren eta neurketen garrantzia azpimarratzeko edozein esparrutan. Kasu honetan, kultura-sektorean.

Jarduera irekiak izango dira. Donostia 2016ren Ebaluazio Sailak programa diseinatu du, Enara Garcíaren zuzendaritzapean, eta Donostia 2016 Fundazioaren patronatuko kide hauek parte hartuko dute: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Patronatuko kideen eta Pablo Berástegui Donostia 2016ren zuzendari nagusiaren aurkezpenen ondoren, lehen egunean Hiriburutzaren ebaluazioan inplikatutako erakundeek esku hartuko dute, baita Xabier Paya kultura-zuzendariak ere.

Jardunaldien lehen eguna baino lehen, aurkezpen bat egingo zaie komunikabideei Hiriburutzaren ebaluazio orokorraren emaitzekin. Ebaluazioa LKS eta Prospektikerrek osatutako ABEEak egin du Donostia 2016 Fundazioarentzat.

Ebaluazioaren bigarren egunean, edukiak bi bloke handitan banatuko dira. Goizean, Hiriburutzaren programaren esparruetako proiektu hautatuen lagin baten –tartean, «Adiorik gabe» edo «Uda-gau bateko ametsa»– ebaluazioa aurkeztuko da, baita neurtzeko modu zenbait ere. Eguna hainbat ikaslek egindako azterlanen aurkezpenarekin bukatuko da.

Europako ebaluazioa

Jardunaldietan aurkeztuko den ebaluazioaz gain, Europako Batzordeak ere Donostia 2016ren ebaluazioa egin du, hiri guztiekin egin duen bezala, behin Hiriburutzaren urtea igarota. Ebaluazio hori ECORYS enpresak zuzendu zuen, eta Erakundeko eta kultura-sektoreko 30 pertsona inguru elkarrizketatu zituen. Datorren udazkenean emango da horren berri.